2010/02/26

VANCOUVER 2010- Patinaje artistikoa

Patinaje artistikoaren jatorria leku izotzetatik pasa ahal izatearen beharra zen.
XII.mendean Londreseko jendearentzat denbora-pasa bihurtu zen. Hasieran patinak hezurrezkoak ziren, XVI.mendean burdinezkoak eta XIX.mendean altzairuzkoak fabrikatzen hasi ziren.
Betidanik Neguko Joko Olinpikoetan egon da.

2010/02/23

VANCOUVER 2010- Ladies' Slalom

1911.urtean lehenengo jatsierak egin ziren eta eskiatzaileek 140km/h-ko abiadura lortu zuten.

1922.urtean lehenengo slalom jokatu zen; proba honetan eskiatzaileak jaitsi egin behar dira makilen artean pasatuz.

1924.urtean proba hori lehenengo Joko Olinpikoetan sartu zuten.



Ariketa

Eskia Euskalherrian

Euskalherrian eskia "Club Vasco de Camping" izeneko taldearekin lotuta egon da, dago eta egongo da.

Irudi honetan 1964.urtean Pagomari pistan (Aralar) kokatutako teleskia ikusten dugu.
Eta teleskiari buruzko ariketa jarriko dizuet.
Ariketa

VANCOUVER 2010-Ski Jumping

Neguko kirol guztiek Europako iparraldeko herrialdeetan jatorria dute. Eski saltoak Chamonix 1924 olinpiadetan agertu ziren 80 m-ko tranpolina izanik.
1972.urtean gaur egungo probak K-90 eta K-120 sortu ziren (90 eta 120 zenbakiak tranpolinaren luzerei dagozkie).
Emakumeak 70eko hamarkadan proba hauek praktikatzen hasi ziren eta Anita Ward lehenetariko bat izan zen. Dena den, olinpiadetan ez dago emakumezkoen proba.


Ariketa

2010/02/22

VANCOUVER 2010- Ski Cross

Vancouver 2010 olinpiadak direla eta fisikari buruzko ariketa bat proposatuko dizuet (soluzioa ariketen orrian agertzen da, baina lehenago saia zaitezte egiten).
Ikusi bideoa ariketa argitu nahi izanez gero.






Ariketa

ZAINDU LURRA

Gaur egun onartua dago ingurumen-arazo handiak daudela. Hala eta guztiz ere, ez gara ados jartzen arazoak konpontzeko.
Berehala jarri beharko ginateke lanean, behar diren neurriak hartuta. Erregai fosil gehiegi erabiltzeak nola bizi garen adierazten du, zaborra tonaka sortzen dugu, eta dauzkagun baliabideak alferrik galtzen ditugu. Datorren mendean Lurraren gainean 3.000-4.000 milioi biztanle gehiago izango gara, gehienal Hegoaldean; beraz, naturarekiko borroka handiagoa dugu begibistan.
Hala ere, ez dago etsitzerik. Arazoak identifikatu ditugunez, irtenbideak emateko garaia da. Alde batetik,gobernuak ados jarri behar dira eta, beste aldetik, gure esku dago suntsipena gero eta txikiagoa izatea.
Egungo zientzia eta teknologia ingurumena babesteko erabili beharko genituzke eta, ez suntsitzeko. Beraz, ZAINDU LURRA guztion etxea baita.