2011/01/09

Historian zehar unibertsoari buruzko teoriak

S.Aristarko (K.a.280)-filosofo greziarra

      Bere garaiko filosofoek Lurra zentroan zegoela uste zuten eta bera izan zen Lurra Eguzkiaren inguruan zebilela esan zuen lehena.Horretarako Lurra eta Eguzkiaren arteko distantziak neurtu zituen eta Eguzkia Lurra baino askoz handiagoa zela konturatu zen. Horregatik Eguzkia erdian zegoela eta Lurra bere inguruan biraka ari zela proposatu zuen
Ez zuen jarraitzaile askorik izan.





Aristoteles (K.a. 384-322)- filosofo greziarra

Aristoteles Platonen ikaslea izan zenez bere iritziak onartu zituen.
Platonen arabera Lurra esfera bat zen eta unibertsoaren erdian kokatuta zegoen.Izarrak eta planetak zeruko zirkuluetan biraka ari ziren zentrotik kanporuntz ondoko ordena jarraituz: Ilargia, Eguzkia, Artizar,Merkurio, Marte,Jupiter, Saturno eta gainontzeko izarrak. Platonen ideiak mitikoak ziren; Eudoxus Platonen ikaslea izan zen esferen teoria sartuz.

Aristotelesek  Eudoxus-en teoriak zehatzago azaldu zituen  Unibertsoaren eredu geozentrikoa planteatu zuen: Lurra zentroan eta zeruko gorputzak Lurraren inguruan biraka jarriz.Gorputz horiek esfera gardenetan zebiltzan HZRUa burutuz.



Klaudio Ptolomeo (K.o. 85-165)-astronomo greziarra

 Ptolomeok Aristotelesen teoria geozentrikoa defenditu zuen.
Eredu geozentrikoa (Aristotelesena baino zehatzagoa) proposatu zuen .Ptolomeok Almagesto izeneko liburuan argitaratu zuen bere teoria geozentrikoa. Liburu hori Astronomiaren entziklopedia izan zen XVI. mendera arte.
Lurra zen unibertsoaren zentroa, eta Ilargia,Eguzkia eta planetak orbita zirkularretan edo epizikloak eginez (hots, Lurraren inguruan biraka zebiltzan puntuen inguruan orbita zirkularrak eginez) ari ziren biraka Lurarren inguruan.Planeta bakoitza bi zirkunferentzetatik mugitzen dira:  "deferente" izeneko zirkunferentziaa Lurran zentratuta dago eta "epiziklo" izeneko zirkunferentziak "deferente" izeneko zirkunferentziaren ibilbidea jarraitzen du.





N.Koperniko (1473-1543)- astronomo poloniarra 

Eredu heliozentrikoa proposatu zuen. Teoria hau beste zientzialariek onartzen zutenaren aurka zegoenez  ez zen berehala argitaratu.Kopernikok De Revolutionibus Orbium Caelestium  liburua 1506an idazten hasi zen eta 1543an argitaratu zuten Koperniko hiltzear zegoenean. Eliza ere ideia horien a urka zegoen.
Eredu heliozentrikoa: Lurra Eguzkairen inguruan zebilen, beste planeta guztien antzera, eta Ilargia Lurraren inguruan zebilen, Lurra higitzen ari zen bitartean.  Gorputzen higidurak zirkularrak zirela uste izan zuen eta epizikloen ideia ere gorde izan zuen.

Galileo Galilei (1564-1642)-fisikari italiarra

1610.urtean teleskopioa eraiki zuen eta aurkikuntza honi esker unibertsoaren benetako tamainaz konturatu zen lehena izan zen.









Teleskopioz zerurantz begiratezan Galileok Jupiterren sateliteak behatu zituen, beraz eredu geozentrikoa ezinezkoa zela frogatu zuen.Eredu heliozentrikoa zen baina oraindik orbita zirkularrak zituztela uste izan zuen.







Tycho Brahe (1546-1601)- astronomo daniarra
Brahek instrumentu desberdinak asmatu zituen eta horiei esker izarren eta planeten distantziak zehaztasun handiagoz neurtzea lortu zuen. Teoria heliozentrikoa onartu nahi ez zuenez bere teoria geozentriko eta heliozentrikoaren artean dago.









Bere teorian Eguzkia eta Ilargia Lurraren inguruan biraka ari dira eta Lurra geldirik aurkitzen da. Marte, Merkurio, Jupiter, Artizar eta Saturno Eguzkairen inguruan biraka ari dira.



J. Kepler (1571-1630)-astronomo alemaniarra

Tycho Brahe-ren laguntzailea izan zen. Kepler-ek Tycho Brahek egindako planeten ibilbideari buruzko datu-taulak jarauntsi zituen eta hiru legeak enuntziatu zituen:















1.legea: Planeta guztiek orbita eliptikoak burutzen dituzte. Eguzkia elipsearen foku batean dago.








 

2.legea: Planeta eta Eguzkia elkartzen dituen lerro zuzenak azalera berdinak zapaltzen edo estaltzen ditu denbora-tarte berdinetan.
 3.legea: Planeta baten higiduraren periodoaren karratua planetatik Eguzkirako batezbesteko distantziaren kuboaren zuzenki proportzionala da.

Hiru lege hauek planetek Eguzkiaren inguruan duten higidura eta baita sateliteek beren planetaren inguruan duten higidura ere azaltzen dituzte.





Isaac Newton (1642-1727) fisikari ingelesa

Arlo askotako azterketak eta ikerketak burutu zituen: mekanika, optika, matematika... Kepler-en legeetatik abiatuz, Newton-ek Dinamikaren eta grabitazio unibertsalaren legea proposatu zituen
Ilargia Lurraren inguruan ibili eta lerro zuzenean ihes ez egitearen arrazoia ulertzeko, Newton-ek suposatu egin zuen indar batek jardun behar zuela Ilargia Lurrerantz erakarriz eta zirkunferentzia bat eginaraziz. Indar hori grabitate izena eman zion eta urrunetik eragiten duela suposatu zuen.



Grabitazio unibertsalaren legea

Bi partikula materialek elkar erakarri egiten dute, beren masen biderkaduraren zuzenki proportzionala eta beren arteko distantziaren karratuaren alderantziz proportzionala den indar batez.