Asmakizunak eta buruhausteak

Sorgina ez da aztia, azkarra baizik...



Kutxen misterioak
Lehenengo istorioa
Shakespeare idazlearen "El mercader de Venecia" izeneko obran  Porciak hiru kutxa zituen (urrezkoa,zilarrezkoa eta berunezkoa) eta kutxa baten barruan Porciaren erretratua zegoen. Ezkongaiak hiru horietako bat aukeratu behar zuen eta erretratua aurkitzen bazuen Porciarekin ezkontzeko mandatu egitea zeukan.
Demagun Porciak senarra aukeratu nahi zuela baina ezkongaia azkarra izatea nahi zuen. Ondoko inskripzioak  jarriko zituen.




Porciak ezkongaiari hiru inskripzio hauetako bat bakarrik egia zela azaldu zion.
Zer kutxa aukeratu behar zuen ezkongaiak?

Bigarren istorioa (Bellini edo Cellini)
Aurreko Porciaren bilobak Porcia ere zuen izena. Honek ere erabaki zuen ezkongaia aukeratzea kutxen metodoa jarraituz. Ezkongaiak hiru proba gainditu behar zituen.Baina honek beste oztopo bat jarri zuen; ezkongaiari kutxa bakoitzak Florentziako bi artistek (Bellini eta Cellini) egindakoak zirela esan zion. Cellinik gezurrezko inskripzioak jartzen zituen eta Bellinik ,aldiz, egiazko inskripzioak.
 1.proba: Porciak kutxa batean daga bat jarri zuen eta besteak hutsik utzi zituen. Ezkongaiak daga zuen kutxa aukeratu ezean hurrengo proba egingo zuen. Kutxen inskripzioak ondokoak ziren:




Zer kutxa aukeratu behar zuen?


2.proba: Orain Porciak bi kutxa besterik ez zuen jartzen.Batean erretratua jartzen zuen eta bestea hutsik uzten zuen. Kutxak Bellinik edo Cellinik egindakoak ziren.


 

Zer kutxa aukeratu behar zuen?


3.proba: Behin lehenengo biak gaindituta ezkongaiak hiru kutxetatik bat aukeratu behar zuen.Kutxak Bellinik edo Cellinik egindakoak ziren. Porciak erretratua batean sartzen zuen; ezkongaiak erretratua non zegoen eta kutxa bakoitzaren egilea asmatu behar zuen.





Zein da soluzioa?


Soluzioa




The Yacht Race by Sam Loyd



Aurreko irudian agertzen diren bi yateak lasterketaren lehenengo zatian (AB zatian)aurkitzen dira. Ibilbidea triangeluarra da hiru buia A,B eta C izanik.
Yate irabazlearen tripulatzaileek itsasontziaren abiadura erregistratu nahi izan zuten baina hirurek zorabioak izan zituzten eta dena ezin izan zuten erregistratu. Smithek lasterketaren lehenengo hiru laurdenak egiteko hiru ordu eta erdi behar izan zituztela neurtu zuen. Jonesek lasterketaren azkenengo hiru laurdenak egiteko lau ordu eta erdi behar izan zituztela idatzi zuen. Brown oso urduri zegoen eta erdiko zatia (BC) egiteko lehenengo zatia (AB) baino hamar minutu gehiago behar izan zituztela neurtu zuen.

Zenbat denbora behar zuen yateak irabazteko?  Soluzioa




Izar ezkutua


Aurki ezazu ondoko irudian bost erpinetako izar perfektua.

Soluzioa






Back from the Klondike by Sam Loyd

Hasi erditik (3 zenbakitik); kasu honetan 3 zenbakia denez 3 pauso eman behar dituzu edozein norantzatan: iparralde, ipar-ekialde,ekialde,hego.ekialde,hegoalde,hego-mendebalde, mendebalde edo ipar-mendebaldean. Hori egin ondoren karratu zenbakitu batera iritsiko zara, zenbaki honek hurrengoan zenbat karratu kontatu beharko dituzun adieraziko dizu.
Horrela jarraitu behar duzu labirintotik ateratzea lortu arte.



Puzzling Scales by Sam Loyd




Tangram jokoa
Tangram jokoaren piezekin infinitu irudi osa daiteke. Piezak honako hauek dira:

Saia zaitez karratua sortzen.
Soluzioa





Poligono baten koadratura
Zatitu ondoko irudia lau zati berdinetan eta egin ezazu karratu bat lau zati horiekin.







Tangram eta bikiak

Biki pare bat "Tangram" izeneko joku txinatarrarekin jolasean ari zen.

-Gizon baten irudia egin det- esan zuen batek











-Nik ere bai- erantzun zion besteak











-Memelo, zureak ez du oinik!-esan zion lehenengoak-. Dudarik gabe pieza bat ahaztu zaizu.

Egia al da? Pieza bat ahaztu al zaio?




Adina asmatu baietz

Lagun baten adina eta jaio den  hilabetea asmatzea daukazu.
Esaiozu hilabetearen zenbakia (urtarrila=1, otsaila=2,...) pentsatzeko eta 2 zenbakiaz biderkatzeko. Esaiozu  50 zenbakia gehitzeko  eta  emaitza bider 50 egiteko. Azken emaitz honi adina gehitu beharko dio.
Momentu honetan emaitza esan beharko dizu ; emaitzari  2500 kendu beharko diozu.
Hamarrekoak eta batekoak bere adina adieraziko dute eta,  milakoak eta ehunekoak hilabetea adieraziko dute.




2   zenbakia


Lor itzazu 1,2,3,4,5,6,7,8,9, eta 10 zenbakiak batuketa, kenketa, biderketa, zatiketa edo  parentesiak eta bost 2  erabiliz.