2014/09/15

1.gaia. ENERGIA (DBH2)

"ETXEKO" PILA BAT EGINEZ


HELBURUA

    Pilaren funtzionamendua ulertzen lagunduko digun esperientzia egingo dugu. Orain erreakzio kimiko batek korronte elektrikoa sor dezakeela frogatzen saiatuko gara.

    Elektrolito bat (ozpina) dela medio, bi metal ezberdinen artean korronte elektrikoa sor daitekeela eta piletan hori gertatzen dela frogatzea izango da, beraz, esperientzia honen helburua.

    Dena den, esperientzian eraikitako pila horrekin lortuko duzun korrontea oso txikia izango dela gogoratu behar duzu.


MATERIALA

  • Prezipitazio ontzia
  • Ozpina
  • Kobrezko elektrodoa
  • Zorrozkailua (metalikoa)
  • Konexiorako kableak
  • Polimetroa


PROZEDURA

  1. Bete ozpinaz prezipitazio-ontzia
  2. Lotu ongi kable bat kobrezko elektrodoan eta ontzian sartu
  3. Lotu ongi zorrozkailua beste kablean eta ontzian sartu. Gertatzen dena ikusi.
  4. Neurtu korronte elektrikoaren intentsitatea polimetroarekin.
  5. Elektrodoa eta zorrozkailua aldendu eta hurbildu, ea horrek eragina duen

GALDERAK

  1. Zer gertatzen da zorrozkailua ozpinean sartzen duzunean? Zer aldaketa mota da?
  2. Zeintzuk dira zure pilaren metalak? Eta elektrolitoa?
  3. Zein da pila batek betetzen duen funtzioa zirkuitu batean?

2014/08/23

1.gaia. ENERGIA (DBH2)

ZER NOLAKO ENERGIA DU ASKE ERORTZEN ARI DEN GORPUTZ BATEK?



HELBURUA
      Esperientzia honen bidez energia zinetikoa eta potentziala aztertuko ditugu. Orain energia galdu egiten dela frogatzen saiatuko gara.


MATERIALAK
  • Gomazko pilota bat
  • Ontzi zabal bat
  • Harea...
  • Hainbat zoru (marmola,zura,alfonbra,...)


PROZEDURA
     1.- Askatu, beti altuera beretik, gomazko pilota azal horien gainean. Apuntatu pilotaren errebote  
     kopurua eta lehendabiziko errebotean lortzen duen altuera.

ZER BEHATU DUZU?
    













PROZEDURA
      2.- Askatu pilota hondar gainean, hainbat altueratik





ZER GERTATU DA?









ZERGATIK?