2010/03/24

Naturaren bitxikeriak

Betidanik gure gurasoek edo aiton-amonek elikagai batzuk osasunarentzat oso onuragarriak direla esan digute. Gaur egun ,ikerketa batzuek aspaldiko kontu horiek egiazkoak direla frogatzen dute. Hala eta guztiz ere, naturan bitxikeriak daude. Klikatu eta irakurri: naturaren bitxikeriak

2010/03/09

Zientzia eta Avatar

Zineman ikusten ditugun zientziari buruzko pelikulak batzuetan ez dira oso zientifikoak.
"Quo" aldizkarian , martxoan, "La ciencia de Avatar" artikulua (Sergio L. Palaciosek idatzitakoa) argitaratu dute. Artikulu honetan egiak eta gezurrak argitzen dizkigu. Dena den, pelikula honetan zuhaitzen eta gizakien arteko, eta animalien eta gizakien arteko neuronen sinapsia aipatzen dute,eta horregatik, ondoko bideoa ikus dezakezue sinapsia nola gertatzen den argitzeko.



2010/03/05

Tsunamiak

Tsunamia lurrikara baten ondorioz sortutako itsas uhin erraldoia da. Tsunamiak kalte handiak sortzen ditu. Itsaso zabalean, uhinaren garaiera ez da metro batera heltzen, baina 15 bat kilometroko luzera eta 640-940 km/h-ko abiadura izatea lor dezake.
Tsunamiak iragartzea gauza zaila izaten da, itsaso zabalean olatuek altuera txikia izan ohi dutelako. Kostaldera hurbiltzen direnean olatu hauek erraldoi bihurtzen dira.


2010/03/04

Lurrikarak

Azken hilabete hauetan Amerikan lurrikarak nahiko bortitzak izan dira, Haitikoak eta Txilekoak hain zuzen ere.

Kutxaespaziokoek zientzia-dibulgazioko dokumentu bat argitaratu zuten eta ideiak garrantzitsuenetarikoak honako hauek dira:

Lurrikara gertatzen denean uhin sismikoak sismografoetan jasotzen dira.
Bi uhin sismiko mota daude:
  • P uhinak edo primarioak , sismografoek jasotzen dituzten lehenengoak dira (7,15-14 km/s bitarteko abiadura lortzen dute).Epizentrotik luzetara hedatzen dira, baina uhin hauek ez dute lurra altxatzen baizik eta konprimitu eta hedatu egiten dute (malgukia konprimitu egingo bagenu bezala)
  • S uhinak edo sekundarioak, zeharka zabaltzen direnak dira (4-7,5km/s bitarteko abiadura lortzen dute).Hauei esker lurra goruntz eta beheruntz mugitzen da alfonbra astindu bagenu bezala.

Anplitudea: uhinek lortzen duten luzerarik handiena,A

Ritcher eskala: Balioa lortzeko ondoko ekuazioa erabili behar da:

A: sismografoan S uhinak lortzen duen anplitudea mm-tan neurtuta
M: lurrikararen neurria.Horrela lurrikarak desberdinak konpara ditzakegu.
Lurrikaran lortzen den energia ikaragarria da.Ondoko taulan agertzen da Richteren magnitudea/energia hori erabili ordez TNT(dinamita) erabiltzean lortuko genukeen leherketa , beraz TNT baliokidetasuna/ Ondorioak


Energia esponentzialki handiagotuz doa , beraz energia hauek konparatu ahal izateko logaritmoak beharko ditugu eta horregatik Richteren ekuazioan logaritmoak agertzen dira. Zenbaki batetik bestera oso alde handia dagoenean logaritmoak erabili beharko ditugu. Adibidez, lurrikarak konparatu ahal izateko edo distantzia astronomikoetan.


Zientzia Udalekuak 2010

Aurten Elhuyar Fundazioak Zientzia Udalekuak 2010 jarriko ditu martxan. Udaleku hauek 12-16 urte bitarteko gazteentzako izango dira.Oso ideia ona da zientzia eta aisialdia lotzea. Anima zaitezte eta ondo pasa!


2010/03/02

Eskia Euskalherrian II

Eskiaren lehenengo pausuekin jarraituz (Gipuzkoan batez ere) Tolosako mendizaleak kontuan hartu behar ditugu.
1908.urtean tolosar batzuek eta O.Mustad enpresako norvegiar batzuek Berastegin eskiak lehenengo aldiz jarri zituzten.
1909.urtean "Ski Club Tolosano" izeneko taldea sortu zen eta hauei esker eski zaletasuna sortzen hasi zen.
60ko hamarkadan
"Club Alpino Uzturre" izeneko taldekoak eskia praktikatzen hasi ziren eta aurreko taldearen erreleboa izan zen.