Bere garaiko filosofoek Lurra zentroan zegoela uste zuten eta bera izan zen Lurra Eguzkiaren inguruan zebilela esan zuen lehena.Horretarako Lurra eta Eguzkiaren arteko distantziak neurtu zituen eta Eguzkia Lurra baino askoz handiagoa zela konturatu zen. Horregatik Eguzkia erdian zegoela eta Lurra bere inguruan biraka ari zela proposatu zuen
Ez zuen jarraitzaile askorik izan.
Aristoteles (K.a. 384-322)- filosofo greziarra
Aristoteles (K.a. 384-322)- filosofo greziarra
Platonen arabera Lurra esfera bat zen eta unibertsoaren erdian kokatuta zegoen.Izarrak eta planetak zeruko zirkuluetan biraka ari ziren zentrotik kanporuntz ondoko ordena jarraituz: Ilargia, Eguzkia, Artizar,Merkurio, Marte,Jupiter, Saturno eta gainontzeko izarrak. Platonen ideiak mitikoak ziren; Eudoxus Platonen ikaslea izan zen esferen teoria sartuz.

Klaudio Ptolomeo (K.o. 85-165)-astronomo greziarra
Ptolomeok Aristotelesen teoria geozentrikoa defenditu zuen.


N.Koperniko (1473-1543)- astronomo poloniarra


Galileo Galilei (1564-1642)-fisikari italiarra
1610.urtean teleskopioa eraiki zuen eta aurkikuntza honi esker unibertsoaren benetako tamainaz konturatu zen lehena izan zen.
Tycho Brahe (1546-1601)- astronomo daniarra
Brahek instrumentu desberdinak asmatu zituen eta horiei esker izarren eta planeten distantziak zehaztasun handiagoz neurtzea lortu zuen. Teoria heliozentrikoa onartu nahi ez zuenez bere teoria geozentriko eta heliozentrikoaren artean dago.
Bere teorian Eguzkia eta Ilargia Lurraren inguruan biraka ari dira eta Lurra geldirik aurkitzen da. Marte, Merkurio, Jupiter, Artizar eta Saturno Eguzkairen inguruan biraka ari dira.
J. Kepler (1571-1630)-astronomo alemaniarra
Tycho Brahe-ren laguntzailea izan zen. Kepler-ek Tycho Brahek egindako planeten ibilbideari buruzko datu-taulak jarauntsi zituen eta hiru legeak enuntziatu zituen:
1.legea: Planeta guztiek orbita eliptikoak burutzen dituzte. Eguzkia elipsearen foku batean dago.
2.legea: Planeta eta Eguzkia elkartzen dituen lerro zuzenak azalera berdinak zapaltzen edo estaltzen ditu denbora-tarte berdinetan.
Hiru lege hauek planetek Eguzkiaren inguruan duten higidura eta baita sateliteek beren planetaren inguruan duten higidura ere azaltzen dituzte.
Isaac Newton (1642-1727) fisikari ingelesa
Arlo askotako azterketak eta ikerketak burutu zituen: mekanika, optika, matematika... Kepler-en legeetatik abiatuz, Newton-ek Dinamikaren eta grabitazio unibertsalaren legea proposatu zituen
Ilargia Lurraren inguruan ibili eta lerro zuzenean ihes ez egitearen arrazoia ulertzeko, Newton-ek suposatu egin zuen indar batek jardun behar zuela Ilargia Lurrerantz erakarriz eta zirkunferentzia bat eginaraziz. Indar hori grabitate izena eman zion eta urrunetik eragiten duela suposatu zuen.
Grabitazio unibertsalaren legea
Bi partikula materialek elkar erakarri egiten dute, beren masen biderkaduraren zuzenki proportzionala eta beren arteko distantziaren karratuaren alderantziz proportzionala den indar batez.