10 nesken artean 7 neskek zientzia eta teknologia jakiteko gogoa adierazten dute. 2-k besterik ez dute lortzen karrera hauetan arrakasta izatea. Guztion artean hori aldatzea lortu behar dugu.
Eta hemen azpian dugu nesken eta mutilen arteko desberdintasunak azaltzen dituen neska bat.
2014/09/15
1.gaia. ENERGIA (DBH2) "ETXEKO" PILA BAT EGINEZ HELBURUA
Pilaren funtzionamendua ulertzen lagunduko digun esperientzia egingo dugu. Orain erreakzio kimiko batek korronte elektrikoa sor dezakeela frogatzen saiatuko gara.
Elektrolito bat (ozpina) dela medio, bi metal ezberdinen artean korronte elektrikoa sor daitekeela eta piletan hori gertatzen dela frogatzea izango da, beraz, esperientzia honen helburua.
Dena den, esperientzian eraikitako pila horrekin lortuko duzun korrontea oso txikia izango dela gogoratu behar duzu.
MATERIALA
Prezipitazio ontzia
Ozpina
Kobrezko elektrodoa
Zorrozkailua (metalikoa)
Konexiorako kableak
Polimetroa
PROZEDURA
Bete ozpinaz prezipitazio-ontzia
Lotu ongi kable bat kobrezko elektrodoan eta ontzian sartu
Lotu ongi zorrozkailua beste kablean eta ontzian sartu. Gertatzen dena ikusi.
Neurtu korronte elektrikoaren intentsitatea polimetroarekin.
Elektrodoa eta zorrozkailua aldendu eta hurbildu, ea horrek eragina duen
GALDERAK
Zer gertatzen da zorrozkailua ozpinean sartzen duzunean? Zer aldaketa mota da?
Zeintzuk dira zure pilaren metalak? Eta elektrolitoa?
Zein da pila batek betetzen duen funtzioa zirkuitu batean?
2014/08/23
1.gaia. ENERGIA (DBH2) ZER NOLAKO ENERGIA DU ASKE ERORTZEN ARI DEN GORPUTZ BATEK? HELBURUA
Esperientzia honen bidez energia zinetikoa eta potentziala aztertuko ditugu. Orain energia galdu egiten dela frogatzen saiatuko gara.
MATERIALAK
Gomazko pilota bat
Ontzi zabal bat
Harea...
Hainbat zoru (marmola,zura,alfonbra,...)
PROZEDURA
1.- Askatu, beti altuera beretik, gomazko pilota azal horien gainean. Apuntatu pilotaren errebote
kopurua eta lehendabiziko errebotean lortzen duen altuera.
ZER BEHATU DUZU?
PROZEDURA 2.- Askatu pilota hondar gainean, hainbat altueratik
Martxoaren 8an emakumeen eguna ospatzen denez hemen duzue ETB1ek duela 10 urte aurkeztutako erreportaia.Bideo honek emakumeak zientziaren historian zehar erakusten digu.
Nahiz eta Unibertsitatea Erdi Aroan sortu XIX. mendearen amaiera aldera arte emakumeek ez zuten lortu Unibertsitatean sartzea.
Gaur egun gauzak desberdinak dira, Euskal Herriko Unibertsitatean ikasle kopuruari dagokionez erdia baino gehiago emakumeak dira. Dena den, ikertzaileen artean hirutik bat emakumeak dira.
CERN laborategiko fisikariek Higgs bosoia detektatu dute LHC azeleragaluari esker. Baina, zer da Higgs bosoia? Higgs bosoia partikula azpiatomikoen arteko elkarreragina masa lortzeko arduraduna da.
Donostia International Physics Center-ek (DIPC), "top@DIPC" bere zientziaren dibulgazio programaren barruan, Donostian "El Higgs y el Alma de la Ciencia" hitzaldia eskaini du eta hemen bideoak dituzue ikusi ahal izateko.
Fisikan eta Kimikan plasma materiaren laugarren egoerari deritzogu. Gas egoeraren antzekoa izan arren beren partikula batzuk ionizatuta daude (elektrikoki kargatuta) eta ez dute oreka elektromagnetikorik. Elektroiak galdu dituzten atomoz osaturiko egoera gisa definituko genuke eta atomo hauek askatasun osoz mugitzen dira.Hau dela eta,egoera honetan dauden substantziak oso eroale onak dira.
Plasmak (gas egoeran gertatzen den bezala) ez du bolumen finkorik ezta forma finkorik.
Elektroi bat galtzen duen atomo orok elektroi hori berehala berreskuratzen du, edo beste bat bilatu egiten du; baina tenperaturak oso altuak direnean (Eguzkian, adibidez) tenperatura igo ahala atomoak askoz azkarrago mugitzen dira eta atomoen arteko talkak bortitzak izaten dira. Horregatik elektroi kopuru handia askatzen da atomo guztiak ionizaturik aurkitzen direlarik. Artifizialki sortutakoak:Telebista batzuen pantailak, plasmazko lanparak,...
Euskal Herriko Unibertsitateak Zientzia astea antolatu du Bilbon (Azaroak 9-13) , Donostian (Azaroak 10-12) eta Gasteizen (Azaroak 10-12).
Bere leloa honako hau da: "Zientziaren sokan gatibu, debekatuta ez ukitzea".
Hara joan behar dugu eta ukitu besterik ez dugu egin behar. Urrunetik aurkituz gero, hona hemen praktika bat etxean egiteko.
EDALONTZI MAGIKOA?
Materiala
-Ertz leuna duen edalontzi bat
-Kartoi mehe satinatua edo postala, edalontzia baino handiagoa izan behar du.
-Ura
Prozedura
1.Bete ezazu ura edalontzia ertzeraino.
2.Jar ezazu kartoia edo postala urez beteta dagoen edalontziaren ertz gainean
3.Jar ezazu edalontzia buruz behera.
4.Ken ezazu eskua postaletik.