Zientziak ikasten
2016/02/29
Grabitazio-uhinak
Einstenek bere Erlatibititate Orokorraren Teorian iragarri zuen uhin mota hauen esistentzia duela 100 urte inguru. Grabitazio-uhinak masadun gorputzek sortzen dituzten uhinak dira. Bi punturen arteko distantzia aldatzen dute, espazioa luzatu ala txikitzeko gai direlako. Uhin hauek sortutako distortsioa oso txikia denez, hauek aurkitzea zaila da; baina bi zulo beltzen talkak sortutako grabitazio-uhinak detektatu dituzte.
Orain arte unibertsoa "ikusten" genuen bakarrik unibertsoari buruzko informazioa erradiazio elektromagnetikoari esker lortzen genuen eta. Hemendik aurrera, aurkikuntza honi esker unibertsoa "entzun" dezakegu beraz, zientzialariek unibertsoaren ezagutza sakondu ahal izango dute.
2015/09/24
2015/09/22
Ozono geruzaren geroa
Ozono geruza edo ozonosfera Lurraren atmosferko gas geruza da, ozono (O3) kontzentrazio handikoa. Geruza honek Eguzkiaren argi ultramorearen %97-99a xurgatzen du eta horrela, kaltegarriak diren izpietatik babesten gaitu. Geruza hau estratosferan dago, 15 eta 35 km artean.
Hirurogeita hamarreko hamarkadan, zientzialariek lehen aldiz ikusi zuten zenbait produktu kimikoak ozono geruza kaltetu egiten zutela bere lodiera murriztuz eta, beraz, bere eraginkortasuna txikiagotuz. Eta are okerrago, Antartikan geruza honen lodiera askoz txikiagoa zela aurkitu zuten eta onozono geruzaren hondamendiak ondorio larriak ekarriko zituela ondorioztatu zuten.
Ikerketa gehiago egin ondoren ozonoa murriztea eragiten zuen faktore nagusiak zirela klorofluorokarburoak (CFC), batik bat spray, hozte sistemak eta aire egokituak aurkitu ziren.
1987an neurri orokorrak hartu beharra ikusita, herrialde batzuetako ordezkariak bildu ziren, Montrealgo Protokoloa sortzeko. Gaur egun 191 herrialdek Protokolo hau jarraitzen dute. Akordio horri esker ozono geruza kaltetzen duten substantzien % 95 murriztu da.
Eta zorionez hala izan da. Atmosferan ozono defizit handiagoak azaleko minbizia eta kataratak kasuen gorakada nabarmena ekarriko zuen. Horrez gain, erradiazio ultramorearen gehikuntzak Lurran dagoen fitoplankton-maila erabat murriztuko zuen,eta itsasoetan elikagai nagusiak piramidearen oinarrian biodibertsitatea eragingo zuen. Ozono geruzaren kalteak landare hazkundean ondorio negatiboak ekarriko zituen.
Hala eta guztiz ere, protokoloaren arrakasta izan arren, azken mendean zehar ozono geruza egindako kaltea oso larria zen. Adituen arabera, 2050. urtera arte itxaron beharko da laurogeiko hamarkadan izan zituen mailetara iristeko. Irtenbideak are ezkorragoak dira Antartikako inguruan, estimatzen da 2065.urtera arte ez direla maila horietara iritsiko .

2015/09/21
2015/07/18
Pluton, planeta nanoa
NASAren New Horizons zunda iritsi da Plutonetik hurbileneko puntura, 12.500 kilometrora.
Kuiperren gerrikoko gorputzak gertutik behatzeko aukera izan dugu: Pluton eta haren bost ilargiak, Karon, Estix, Nix, Zerbero eta Hidra.
Plutonen diametroa 2.370 kilometrokoa dela zehaztu du (10 km-ko errorekin), azken kalkuluek ziotena baino 70 kilometro handiagoa.
Zientzialariek sateliteko lehen irudi zehatzak ere lortu dituzte Karon eta Plutongo espektografoaren bidez konposizioaren lehen datuak. Berrespenen artean ur-presentzia planetako azaleran dago, atmosferako metanoaren ugaritasunaz gain. New Horizons-en taldearen kideek iragarri dute ere Plutongo azaleraren gainean aurkitutako bihotz itxuran zona bereizgarriak Clyde Tombaugh-en izena eramango duela 1930eko planeta nanoko aurkitzailearen omenez.
Pluton planeta nanoak eta haren ilargi handienak, Karonek, sistema bitar bat osatzen dute. Elkarrekin biratzen dute eta haien inguruan dabiltza beste lau ilargi txikiak. Pluton eta Karonen artean dagoen grabitate-zentro berarekiko biratzen dute beti elkarri alde bera erakutsiz.
2015/03/28
Neskek zientzia egiten
10 nesken artean 7 neskek zientzia eta teknologia jakiteko gogoa adierazten dute. 2-k besterik ez dute lortzen karrera hauetan arrakasta izatea. Guztion artean hori aldatzea lortu behar dugu.
Eta hemen azpian dugu nesken eta mutilen arteko desberdintasunak azaltzen dituen neska bat.
2014/09/15
1.gaia. ENERGIA (DBH2)
"ETXEKO" PILA BAT EGINEZ
HELBURUA
Pilaren funtzionamendua ulertzen lagunduko digun esperientzia egingo dugu. Orain erreakzio kimiko batek korronte elektrikoa sor dezakeela frogatzen saiatuko gara.
Elektrolito bat (ozpina) dela medio, bi metal ezberdinen artean korronte elektrikoa sor daitekeela eta piletan hori gertatzen dela frogatzea izango da, beraz, esperientzia honen helburua.
Dena den, esperientzian eraikitako pila horrekin lortuko duzun korrontea oso txikia izango dela gogoratu behar duzu.
MATERIALA
PROZEDURA
GALDERAK

- Prezipitazio ontzia
- Ozpina
- Kobrezko elektrodoa
- Zorrozkailua (metalikoa)
- Konexiorako kableak
- Polimetroa
PROZEDURA
- Bete ozpinaz prezipitazio-ontzia
- Lotu ongi kable bat kobrezko elektrodoan eta ontzian sartu
- Lotu ongi zorrozkailua beste kablean eta ontzian sartu. Gertatzen dena ikusi.
- Neurtu korronte elektrikoaren intentsitatea polimetroarekin.
- Elektrodoa eta zorrozkailua aldendu eta hurbildu, ea horrek eragina duen
GALDERAK
- Zer gertatzen da zorrozkailua ozpinean sartzen duzunean? Zer aldaketa mota da?
- Zeintzuk dira zure pilaren metalak? Eta elektrolitoa?
- Zein da pila batek betetzen duen funtzioa zirkuitu batean?
Suscribirse a:
Entradas (Atom)