2015/07/18

Pluton, planeta nanoa




NASAren New Horizons  zunda iritsi da Plutonetik hurbileneko puntura, 12.500 kilometrora.

Kuiperren gerrikoko gorputzak gertutik behatzeko aukera izan dugu: Pluton eta haren bost ilargiak, Karon, Estix, Nix, Zerbero eta Hidra.

Plutonen diametroa 2.370 kilometrokoa dela zehaztu du (10 km-ko errorekin), azken kalkuluek ziotena baino 70 kilometro handiagoa.

Zientzialariek sateliteko lehen irudi zehatzak ere lortu dituzte Karon eta Plutongo espektografoaren bidez konposizioaren lehen datuak. Berrespenen artean ur-presentzia planetako azaleran dago, atmosferako metanoaren ugaritasunaz gain. New Horizons-en taldearen kideek iragarri dute ere Plutongo azaleraren gainean aurkitutako bihotz itxuran zona bereizgarriak Clyde Tombaugh-en izena eramango duela 1930eko planeta nanoko aurkitzailearen omenez.


Pluton planeta nanoak eta haren ilargi handienak, Karonek, sistema bitar bat osatzen dute. Elkarrekin biratzen dute eta haien inguruan dabiltza beste lau ilargi txikiak. Pluton eta Karonen artean dagoen grabitate-zentro berarekiko biratzen dute beti elkarri alde bera erakutsiz.


No hay comentarios:

Publicar un comentario