2010/02/22

ZAINDU LURRA

Gaur egun onartua dago ingurumen-arazo handiak daudela. Hala eta guztiz ere, ez gara ados jartzen arazoak konpontzeko.
Berehala jarri beharko ginateke lanean, behar diren neurriak hartuta. Erregai fosil gehiegi erabiltzeak nola bizi garen adierazten du, zaborra tonaka sortzen dugu, eta dauzkagun baliabideak alferrik galtzen ditugu. Datorren mendean Lurraren gainean 3.000-4.000 milioi biztanle gehiago izango gara, gehienal Hegoaldean; beraz, naturarekiko borroka handiagoa dugu begibistan.
Hala ere, ez dago etsitzerik. Arazoak identifikatu ditugunez, irtenbideak emateko garaia da. Alde batetik,gobernuak ados jarri behar dira eta, beste aldetik, gure esku dago suntsipena gero eta txikiagoa izatea.
Egungo zientzia eta teknologia ingurumena babesteko erabili beharko genituzke eta, ez suntsitzeko. Beraz, ZAINDU LURRA guztion etxea baita.


 

No hay comentarios:

Publicar un comentario