Mendeleiev-en sailkapen periodikoak, Meyer-ena baino elaboratuagoa zenak, ordurarte ezagunak ziren elementu guztiak zituen barnean, sarrera bikoitzeko taula batean ordenatuta eta ondoko irizpide hauen arabera:
- Masa atomikoaren hazkortasuna
- Propietateen antzekotasuna
Gaur eguneko Taula Periodikoa Paneth eta Werner-ek buruturikoa da eta bertan gaur egun ezagutzen diren 109 elementuak, zenbaki atomikoaren ordena hazkorraren arabera, hemezortzi zutabetan eta zazpi errenkadetan daude ordenatuta. Errenkadei periodoa deritze eta zutabeei taldea.
Gaur egun taula periodiko asko Interneten aurki ditzakegu baina hemen taula periodiko interaktiboa duzue (Merck laborategikoa). Klikatu, ikusi eta ikasi.
Taula periodiko interaktiboa
Eta bi bideo ere dituzue kimika ez dela aspergarria konturatzeko.
No hay comentarios:
Publicar un comentario