Higidura periodikoak: denbora tarte konstante bat pasa ondoren errepikatzen diren higidurak dira. Adibidea: HZRUa
HHSaren ezaugarriak:
- Bibrazio edo oszilazioa: joan-etorriko higidura oso batean partikulak ibilitako distantzia.
- Oszilazio-zentroa: higitzen ari den partikulak lorturiko muturreko bi posizioen arteko erdiko puntua.
- Elongazioa,x: aldiune bakoitzean partikla higikorraren eta oszilazio-zentroaren arteko distantzia.
- Anplitudea,A: elongazioaren balio maximoa.
- Periodoa,T (s): partikulak oszilazio osoa burutzeko behar duen denbora.
- Maiztasuna,f (Hz ): denbora-unitatean buruturiko oszilazioen kopurua. Periodoaren alderantzizko magnitudea da (f=1/T)
- Pultsazioa:
HHSaren propietateak:
- Higidura hau periodikoa eta oszilakorra da, ibilbide zuzenaz
- Elongazioa,abiadura eta azelerazioa periodikoki aldatzen dira, era sinusoidalean , nahiz eta hiruren artean fase -desberdintasuna dagoen.
- Azelerazioa elongazioaren balioaren zuzenki proportzionala, eta aurkako noranzkoa
- Periodoak eta maiztasunak ez dute inolako erlaziorik higiduraren anplitudearekin.
Osziladore harmoniko sinplearen dinamika
Osziladore harmoniko sinplea indar berreskuratzaile baten eraginpean HHSa duen sistema da
Osziladorearen energia mekanikoa zinetikoa da alde batetik, higitzen ari baita, eta potentzial elastikoa bestetik, higidura harmonikoaren indar berreskuratzaile baten eraginaren ondorioz sortzen baita. Nahiz zinetikoa nahiz potentziala periodikoak dira eta bien batura konstantea da.
Pendulu sinplea edo matematikoa
m masako partikula txiki bat L luzerako hari batetik (luzaezina eta masa arbuiagarrikoa) zintzilikatuz, eta pausaguneko posizio bertikaletik angelu txiki batez aldenduz, askatzean, penduluak HHSa jarraituko du.
No hay comentarios:
Publicar un comentario