Aurten Kimikaren Nazioarteko Urtea denez hona hemen taula periodikoa, kimika eta artea lotzen dituena. Interaktiboa da, beraz edozein elementu klikatuz gero egilea eta beste datu batzuk eskura izango dituzue.
The visual Elements Periodic Table
Kimika materia eta beronen transformazioak aztertzen dituen jakintza-arloa da.
Kimikak gure gaur eguneko gizartean duen garrantzia erraz ulertuko da, inguruneari erreparatuz gero. Elikagaien egosketa, liseriketa urdailean, laborantzaren ongarritzea, eranskailuen erabilera, uren arazketa, edozein substantziaren errekuntza,… guretzat eguneroko prozesuak dira, zuzenago edo zeharka gure bizitzen gainean eragina dutenak, beti ere, prozesu kimikoak.
Gaur egun, Kimika gizartearen erronka berrien aurrean aurkitzen da, material berriak ikertzen espazioaren azterketarako, botika berriak egiteko, supereroaleak sortzeko, etab.;
Orain arte, Kimika ulertzea eta batez ere, atomoak eta loturak ulertzea nahiko zaila egiten zitzaigun ezin genuelako ikusi. Gaur egun ordenagaluei esker atomoak, loturak, bibrazioak ikustea daukagu.
Kimika materia eta beronen transformazioak aztertzen dituen jakintza-arloa da.
Kimikak gure gaur eguneko gizartean duen garrantzia erraz ulertuko da, inguruneari erreparatuz gero. Elikagaien egosketa, liseriketa urdailean, laborantzaren ongarritzea, eranskailuen erabilera, uren arazketa, edozein substantziaren errekuntza,… guretzat eguneroko prozesuak dira, zuzenago edo zeharka gure bizitzen gainean eragina dutenak, beti ere, prozesu kimikoak.
Gaur egun, Kimika gizartearen erronka berrien aurrean aurkitzen da, material berriak ikertzen espazioaren azterketarako, botika berriak egiteko, supereroaleak sortzeko, etab.;
No hay comentarios:
Publicar un comentario