Zumaiako flyschari buruz beste batzuetan idatzi det, baina kasu honetan ondoko bideoan dena oso ondo azalduta ikusteko aukera daukagu.
2011/03/04
2011/01/09
Historian zehar unibertsoari buruzko teoriak
S.Aristarko (K.a.280)-filosofo greziarra
Bere garaiko filosofoek Lurra zentroan zegoela uste zuten eta bera izan zen Lurra Eguzkiaren inguruan zebilela esan zuen lehena.Horretarako Lurra eta Eguzkiaren arteko distantziak neurtu zituen eta Eguzkia Lurra baino askoz handiagoa zela konturatu zen. Horregatik Eguzkia erdian zegoela eta Lurra bere inguruan biraka ari zela proposatu zuen
Aristoteles Platonen ikaslea izan zenez bere iritziak onartu zituen.
Platonen arabera Lurra esfera bat zen eta unibertsoaren erdian kokatuta zegoen.Izarrak eta planetak zeruko zirkuluetan biraka ari ziren zentrotik kanporuntz ondoko ordena jarraituz: Ilargia, Eguzkia, Artizar,Merkurio, Marte,Jupiter, Saturno eta gainontzeko izarrak. Platonen ideiak mitikoak ziren; Eudoxus Platonen ikaslea izan zen esferen teoria sartuz.
Aristotelesek Eudoxus-en teoriak zehatzago azaldu zituen Unibertsoaren eredu geozentrikoa planteatu zuen: Lurra zentroan eta zeruko gorputzak Lurraren inguruan biraka jarriz.Gorputz horiek esfera gardenetan zebiltzan HZRUa burutuz.
Klaudio Ptolomeo (K.o. 85-165)-astronomo greziarra
Ptolomeok Aristotelesen teoria geozentrikoa defenditu zuen.
Eredu geozentrikoa (Aristotelesena baino zehatzagoa) proposatu zuen .Ptolomeok Almagesto izeneko liburuan argitaratu zuen bere teoria geozentrikoa. Liburu hori Astronomiaren entziklopedia izan zen XVI. mendera arte.
Lurra zen unibertsoaren zentroa, eta Ilargia,Eguzkia eta planetak orbita zirkularretan edo epizikloak eginez (hots, Lurraren inguruan biraka zebiltzan puntuen inguruan orbita zirkularrak eginez) ari ziren biraka Lurarren inguruan.Planeta bakoitza bi zirkunferentzetatik mugitzen dira: "deferente" izeneko zirkunferentziaa Lurran zentratuta dago eta "epiziklo" izeneko zirkunferentziak "deferente" izeneko zirkunferentziaren ibilbidea jarraitzen du.
N.Koperniko (1473-1543)- astronomo poloniarra
Eredu heliozentrikoa proposatu zuen. Teoria hau beste zientzialariek onartzen zutenaren aurka zegoenez ez zen berehala argitaratu.Kopernikok De Revolutionibus Orbium Caelestium liburua 1506an idazten hasi zen eta 1543an argitaratu zuten Koperniko hiltzear zegoenean. Eliza ere ideia horien a urka zegoen.
Eredu heliozentrikoa: Lurra Eguzkairen inguruan zebilen, beste planeta guztien antzera, eta Ilargia Lurraren inguruan zebilen, Lurra higitzen ari zen bitartean. Gorputzen higidurak zirkularrak zirela uste izan zuen eta epizikloen ideia ere gorde izan zuen.
1610.urtean teleskopioa eraiki zuen eta aurkikuntza honi esker unibertsoaren benetako tamainaz konturatu zen lehena izan zen.
Teleskopioz zerurantz begiratezan Galileok Jupiterren sateliteak behatu zituen, beraz eredu geozentrikoa ezinezkoa zela frogatu zuen.Eredu heliozentrikoa zen baina oraindik orbita zirkularrak zituztela uste izan zuen.
Tycho Brahe (1546-1601)- astronomo daniarra
Bere teorian Eguzkia eta Ilargia Lurraren inguruan biraka ari dira eta Lurra geldirik aurkitzen da. Marte, Merkurio, Jupiter, Artizar eta Saturno Eguzkairen inguruan biraka ari dira.
J. Kepler (1571-1630)-astronomo alemaniarra
Tycho Brahe-ren laguntzailea izan zen. Kepler-ek Tycho Brahek egindako planeten ibilbideari buruzko datu-taulak jarauntsi zituen eta hiru legeak enuntziatu zituen:
1.legea: Planeta guztiek orbita eliptikoak burutzen dituzte. Eguzkia elipsearen foku batean dago.
3.legea: Planeta baten higiduraren periodoaren karratua planetatik Eguzkirako batezbesteko distantziaren kuboaren zuzenki proportzionala da.
Isaac Newton (1642-1727) fisikari ingelesa
Arlo askotako azterketak eta ikerketak burutu zituen: mekanika, optika, matematika... Kepler-en legeetatik abiatuz, Newton-ek Dinamikaren eta grabitazio unibertsalaren legea proposatu zituen
Ilargia Lurraren inguruan ibili eta lerro zuzenean ihes ez egitearen arrazoia ulertzeko, Newton-ek suposatu egin zuen indar batek jardun behar zuela Ilargia Lurrerantz erakarriz eta zirkunferentzia bat eginaraziz. Indar hori grabitate izena eman zion eta urrunetik eragiten duela suposatu zuen.
Grabitazio unibertsalaren legea
Bi partikula materialek elkar erakarri egiten dute, beren masen biderkaduraren zuzenki proportzionala eta beren arteko distantziaren karratuaren alderantziz proportzionala den indar batez.
Bere garaiko filosofoek Lurra zentroan zegoela uste zuten eta bera izan zen Lurra Eguzkiaren inguruan zebilela esan zuen lehena.Horretarako Lurra eta Eguzkiaren arteko distantziak neurtu zituen eta Eguzkia Lurra baino askoz handiagoa zela konturatu zen. Horregatik Eguzkia erdian zegoela eta Lurra bere inguruan biraka ari zela proposatu zuen
Ez zuen jarraitzaile askorik izan.
Aristoteles (K.a. 384-322)- filosofo greziarra
Aristoteles (K.a. 384-322)- filosofo greziarra
Platonen arabera Lurra esfera bat zen eta unibertsoaren erdian kokatuta zegoen.Izarrak eta planetak zeruko zirkuluetan biraka ari ziren zentrotik kanporuntz ondoko ordena jarraituz: Ilargia, Eguzkia, Artizar,Merkurio, Marte,Jupiter, Saturno eta gainontzeko izarrak. Platonen ideiak mitikoak ziren; Eudoxus Platonen ikaslea izan zen esferen teoria sartuz.
Aristotelesek Eudoxus-en teoriak zehatzago azaldu zituen Unibertsoaren eredu geozentrikoa planteatu zuen: Lurra zentroan eta zeruko gorputzak Lurraren inguruan biraka jarriz.Gorputz horiek esfera gardenetan zebiltzan HZRUa burutuz.Klaudio Ptolomeo (K.o. 85-165)-astronomo greziarra
Ptolomeok Aristotelesen teoria geozentrikoa defenditu zuen.
Eredu geozentrikoa (Aristotelesena baino zehatzagoa) proposatu zuen .Ptolomeok Almagesto izeneko liburuan argitaratu zuen bere teoria geozentrikoa. Liburu hori Astronomiaren entziklopedia izan zen XVI. mendera arte.
Lurra zen unibertsoaren zentroa, eta Ilargia,Eguzkia eta planetak orbita zirkularretan edo epizikloak eginez (hots, Lurraren inguruan biraka zebiltzan puntuen inguruan orbita zirkularrak eginez) ari ziren biraka Lurarren inguruan.Planeta bakoitza bi zirkunferentzetatik mugitzen dira: "deferente" izeneko zirkunferentziaa Lurran zentratuta dago eta "epiziklo" izeneko zirkunferentziak "deferente" izeneko zirkunferentziaren ibilbidea jarraitzen du.N.Koperniko (1473-1543)- astronomo poloniarra
Eredu heliozentrikoa proposatu zuen. Teoria hau beste zientzialariek onartzen zutenaren aurka zegoenez ez zen berehala argitaratu.Kopernikok De Revolutionibus Orbium Caelestium liburua 1506an idazten hasi zen eta 1543an argitaratu zuten Koperniko hiltzear zegoenean. Eliza ere ideia horien a urka zegoen.
Eredu heliozentrikoa: Lurra Eguzkairen inguruan zebilen, beste planeta guztien antzera, eta Ilargia Lurraren inguruan zebilen, Lurra higitzen ari zen bitartean. Gorputzen higidurak zirkularrak zirela uste izan zuen eta epizikloen ideia ere gorde izan zuen.Galileo Galilei (1564-1642)-fisikari italiarra
1610.urtean teleskopioa eraiki zuen eta aurkikuntza honi esker unibertsoaren benetako tamainaz konturatu zen lehena izan zen.
Tycho Brahe (1546-1601)- astronomo daniarra
Brahek instrumentu desberdinak asmatu zituen eta horiei esker izarren eta planeten distantziak zehaztasun handiagoz neurtzea lortu zuen. Teoria heliozentrikoa onartu nahi ez zuenez bere teoria geozentriko eta heliozentrikoaren artean dago.
Bere teorian Eguzkia eta Ilargia Lurraren inguruan biraka ari dira eta Lurra geldirik aurkitzen da. Marte, Merkurio, Jupiter, Artizar eta Saturno Eguzkairen inguruan biraka ari dira.
J. Kepler (1571-1630)-astronomo alemaniarra
Tycho Brahe-ren laguntzailea izan zen. Kepler-ek Tycho Brahek egindako planeten ibilbideari buruzko datu-taulak jarauntsi zituen eta hiru legeak enuntziatu zituen:
1.legea: Planeta guztiek orbita eliptikoak burutzen dituzte. Eguzkia elipsearen foku batean dago.
2.legea: Planeta eta Eguzkia elkartzen dituen lerro zuzenak azalera berdinak zapaltzen edo estaltzen ditu denbora-tarte berdinetan.
Hiru lege hauek planetek Eguzkiaren inguruan duten higidura eta baita sateliteek beren planetaren inguruan duten higidura ere azaltzen dituzte.
Isaac Newton (1642-1727) fisikari ingelesa
Arlo askotako azterketak eta ikerketak burutu zituen: mekanika, optika, matematika... Kepler-en legeetatik abiatuz, Newton-ek Dinamikaren eta grabitazio unibertsalaren legea proposatu zituen
Ilargia Lurraren inguruan ibili eta lerro zuzenean ihes ez egitearen arrazoia ulertzeko, Newton-ek suposatu egin zuen indar batek jardun behar zuela Ilargia Lurrerantz erakarriz eta zirkunferentzia bat eginaraziz. Indar hori grabitate izena eman zion eta urrunetik eragiten duela suposatu zuen.
Grabitazio unibertsalaren legea
Bi partikula materialek elkar erakarri egiten dute, beren masen biderkaduraren zuzenki proportzionala eta beren arteko distantziaren karratuaren alderantziz proportzionala den indar batez.
2010/11/20
Muga angelua eta islapen osoa.Aplikazioak eta fenomenoak
Argia ingurune batetik errefrakzio-indize txikiagoko beste ingurune batera pasatzen denean, normaletik urrunduz errefraktatzen da. Eraso-angelua gero eta handiagoa denez errefrakzio-angelua handiagoa egingo da.
Eraso-angelu jakin batean- muga-angelua (L) deritzona- errefrakzio-angelua =90º baliokoa da.
Eraso-angeluak hori baino handiagoak badira, argi guztia islatu egiten da, islapen osoa gertatu dela esango dugu.
Islapen osoko prismak:
Aire-beira banatzen dituen gainazalari dagokion muga angelua 45º-koa baino txikiagoa da.
Islapen osoa ematen da 45º - 45º - 90º angeluak dituzten beira prismetan.
Ispilatzeak:
Bideoa
Beheko ispilatzea:
Basamortuko zonaldeetan airea lehorra eta garbia denez, lurrarekin ukipenean dauden aire-geruza beroak dira, lurrazaletik urrundu ahala aire geruza hozten dira, beraz dentsitatea aldatu egiten da eta errefrakzio-indize baxuagoa dute.
Argi-izpiek geruza batetik bestera pasatzerakoan errefrakzioak jasaten dituzte, eraso-angelu handiagoa denez azkenean muga angelura iristean islapen osoa emango da. Begiak objektuak kokatzen ditu argi-izpiak heltzen zaizkion norabide brdinean, objektuak buruz behera ikusiko ditu ispiluan bezala, lurrazalean ura dagoen inpresio faltsua jasoko du.
Goiko ispilatzea
Goiko ispilatzeak arraroagoak baina egonkorragoak dira. Poloetan edo herrialde hotzetan gertatzen dira. Ondoko irudian ,XIX.mendeko grabatu honetan, bi ispilatze ikus ditzakegu.
Ispilatze berezi bat da Fata Morgana izenekoa. Ispilatze honetan islapen eta errefrakzio anizkoitzak ematen dira eta horregatik irudia behin eta berriz ager daiteke. Horrela edozein irudi luzatuta agertuko da irudiak gainezartzen baitira. Fata Morgana (Morgana maitagarria) Arturo Erregearen arrebaordea zen eta kondairek diote sorgina zela. Kondairen arabera Siliziako uretan sirenekin egoten zen eta berak hainbat marinel harrapatzen zituen. Marinelek gaztelu iristezinak ikusten zituzten eta beti Fata Morgana han zegoen.Ondoko bideoan fenomeno hori ikus dezakegu:
Zuntz optikoa
Islapen osoaren fenomenoari esker argia beira hagatxo mehe baten zehar eraman daiteke, ondoz ondoko islapenen bidez. Horrela izpi bat mutur batetik beste batera eraman daiteke.
Endoskopietan gorputzen barneko organoak ikusteko erabiltzen da.
Telekomunikabideetan argi pultsuak bidaltzen dira eta hauek kablearen beste muturrean seinale elektriko bihurtzen dira.

2010/10/03
Higidura harmoniko sinplea
Higidura periodikoak: denbora tarte konstante bat pasa ondoren errepikatzen diren higidurak dira. Adibidea: HZRUa
HHSaren ezaugarriak:
- Bibrazio edo oszilazioa: joan-etorriko higidura oso batean partikulak ibilitako distantzia.
- Oszilazio-zentroa: higitzen ari den partikulak lorturiko muturreko bi posizioen arteko erdiko puntua.
- Elongazioa,x: aldiune bakoitzean partikla higikorraren eta oszilazio-zentroaren arteko distantzia.
- Anplitudea,A: elongazioaren balio maximoa.
- Periodoa,T (s): partikulak oszilazio osoa burutzeko behar duen denbora.
- Maiztasuna,f (Hz ): denbora-unitatean buruturiko oszilazioen kopurua. Periodoaren alderantzizko magnitudea da (f=1/T)
- Pultsazioa:
HHSaren propietateak:
- Higidura hau periodikoa eta oszilakorra da, ibilbide zuzenaz
- Elongazioa,abiadura eta azelerazioa periodikoki aldatzen dira, era sinusoidalean , nahiz eta hiruren artean fase -desberdintasuna dagoen.
- Azelerazioa elongazioaren balioaren zuzenki proportzionala, eta aurkako noranzkoa
- Periodoak eta maiztasunak ez dute inolako erlaziorik higiduraren anplitudearekin.
Osziladore harmoniko sinplearen dinamika
Osziladore harmoniko sinplea indar berreskuratzaile baten eraginpean HHSa duen sistema da

Osziladorearen energia mekanikoa zinetikoa da alde batetik, higitzen ari baita, eta potentzial elastikoa bestetik, higidura harmonikoaren indar berreskuratzaile baten eraginaren ondorioz sortzen baita. Nahiz zinetikoa nahiz potentziala periodikoak dira eta bien batura konstantea da.
Pendulu sinplea edo matematikoa
m masako partikula txiki bat L luzerako hari batetik (luzaezina eta masa arbuiagarrikoa) zintzilikatuz, eta pausaguneko posizio bertikaletik angelu txiki batez aldenduz, askatzean, penduluak HHSa jarraituko du.
2010/09/10
Olatuak eta Energia
Olatuak kostaldearen aurka apar eta bitsetan lehertzen ikustea aski da ohartzeko olatuek energia itzela dutela. Olatuen energia zinetikoa eta potentziala energia elektriko bihurtzeko hainbat sistema asmatu dira orain arte.
Itsaso zabalean olatuen energia 3-8 aldiz handiagoa da kostaldean baino, baina, energia elektrikoa itsasotik lehorrera eramatea oso garestia da; hori dela eta, asmatu diren sistema gehienak kostaldean bertan edo kostalde ondoan kokatzekoak dira.
Euskadin, itsasoko olatuen energia ustiatuz energia elektrikoa sortzeko lehen instalazioa kokatzeko Mutriku udalerria aukeratu zuten.
Erabili duten teknologia ur-zutabe oszilakorreko bihurgailuan datza (OWC, oscilating water column deritzona). Horixe da, hain zuzen ere, gaur egun olatuen energia ustiatzeko dagoen teknologiarik garatuena edo helduena.
Egia esan, orain arte olatuen energia benetan erabili duten bakarrak surflariak izan dira.

2010/07/24
Klima-aldaketa Euskal Herrian: itsas mailaren igoera
Klima-aldaketa eta hark eragiten duen itsas mailaren igoera mundu osoko arazoak dira, eta denoi eragiten digute. Zientziaren helburua da igoera etengabe horren arrazoiak eta ondorioak aztertzea.
1950etik, Itsasoaren Batez besteko Maila (IBbM) 1,8 mm igotzen ari da urteko, mareografoen neurketek erakusten dutenez.
Klima ereduek iragartzen dute itsasmaila 18 eta 59 zm artean igoko dela mende honen amaierarako.
AZTI-Tecnaliako ikertzaileek, Azterketa Aurreratuen Institutu Mediterraneoa (CSIC-UIB) erakundearekin batera, klima-aldaketaren aztarnak aztertu dituzte euskal itsasertzean eta estuarioetan. Horretarako, klima-aldagaiekiko erantzun fisiko eta biologikoen seinaleen joerak aztertu dituzte. AZTI-Tecnalia-k eta Workohölics-ek egindako bideoa

2010/07/07
Galapagoak
Galapagoak Ekuadorren daude. Hegazkinean ordubete behar da kontinenterainoko mila kilometroak egiteko.
Galapagos uharteek eraginik izan zuten Charles Darwin naturalista britaniarrarengan, honek espezien eboluzioaren teoria paratzerakoan. Dena den, eragin hori esandakoa baino apalagoa izan da. Darwinek uharteetan bost aste soilik eman zituen eta bere bidaiak bost urte iraun zuen.Teoria horretan giltzarri ez ziren ez iguanak, ez dortoka erraldoiak izan baizik eta txontak. Han ugari dira txontak, baina uharte guztietan ez dute moko bera, alde txikia dute segun eta zein uharteetan bizi diren.
Galapagoetan dena da ikusgarri. Alde batetik, animalia tipikoak: dortoka erraldoiak, iguanak, itsas lehoiak, hegazti mota askotarikoak, marrazoak, izurdeak... aurki ditzakegu. Beste aldetik, paisaia antzinako sumendiak sortutakoa da. Oraindik lur-azpia bizirik dago; azken urteotan bi eztanda izan dira, bata Isabela sumendiarena, eta bestea Fernandinarena.
Hala ere, geroz eta turista gehiago doa, urtean 150.000 inguru. Batzuen ustez,turista kopurua gutxitzen ez bada, ekosistema arriskuan jarriko da.Beste batzuek, ordea, ez dute hori pentsatzen. Eztabaida piztua dago.
Hala eta guztiz ere, natura zure gustukoa izanez gero lekurik ederrenetako bat izan daiteke bisitatzeko.

Suscribirse a:
Entradas (Atom)