Fisikan eta Kimikan plasma materiaren laugarren egoerari deritzogu. Gas egoeraren antzekoa izan arren beren partikula batzuk ionizatuta daude (elektrikoki kargatuta) eta ez dute oreka elektromagnetikorik. Elektroiak galdu dituzten atomoz osaturiko egoera gisa definituko genuke eta atomo hauek askatasun osoz mugitzen dira.Hau dela eta,egoera honetan dauden substantziak oso eroale onak dira.
Plasmak (gas egoeran gertatzen den bezala) ez du bolumen finkorik ezta forma finkorik.
Elektroi bat galtzen duen atomo orok elektroi hori berehala berreskuratzen du, edo beste bat bilatu egiten du; baina tenperaturak oso altuak direnean (Eguzkian, adibidez) tenperatura igo ahala atomoak askoz azkarrago mugitzen dira eta atomoen arteko talkak bortitzak izaten dira. Horregatik elektroi kopuru handia askatzen da atomo guztiak ionizaturik aurkitzen direlarik.
Artifizialki sortutakoak:Telebista batzuen pantailak, plasmazko lanparak,...
Naturan: Tximistak, aurora borealak, ionosfera, Eguzkia,....
2012/02/02
2011/11/12
Zientzia astea
Euskal Herriko Unibertsitateak Zientzia astea antolatu du Bilbon (Azaroak 9-13) , Donostian (Azaroak 10-12) eta Gasteizen (Azaroak 10-12).
Bere leloa honako hau da: "Zientziaren sokan gatibu, debekatuta ez ukitzea".
Hara joan behar dugu eta ukitu besterik ez dugu egin behar. Urrunetik aurkituz gero, hona hemen praktika bat etxean egiteko.
EDALONTZI MAGIKOA?
Materiala
-Ertz leuna duen edalontzi bat
-Kartoi mehe satinatua edo postala, edalontzia baino handiagoa izan behar du.
-Ura
Prozedura
1.Bete ezazu ura edalontzia ertzeraino.
2.Jar ezazu kartoia edo postala urez beteta dagoen edalontziaren ertz gainean
3.Jar ezazu edalontzia buruz behera.
4.Ken ezazu eskua postaletik.
Zer gertatzen da? Zergatik?

2011/09/14
IPAC (Partikula Azeleragailuen Nazioarteko Biltzarra) Donostian
Joan den astean Kursaalean mila zientzialaritik gora elkartu ziren azeleragailuen ahalmena aztertzeko.Partikula azeleragailuak eremu elektromagnetikoak erabiltzen ditu kargaturiko partikulak ia argiaren abiaduran jartzeko. Tresna hauen bidez materia nano eskalan ikertzea daukagu.Azeleragailu horien artean ezezagunetakoa LHC (Hadroien Talkagailu Handia) da.
Hiru.com web orrialdean simulazioa bat ikus dezakegu gehiago ikastearren
Partikula azeleragailuak eta LHC
Hiru.com web orrialdean simulazioa bat ikus dezakegu gehiago ikastearren
Partikula azeleragailuak eta LHC
2011/07/21
Kimikaren Nazioarteko Urtea-2011
Aurten Kimikaren Nazioarteko Urtea denez hona hemen taula periodikoa, kimika eta artea lotzen dituena. Interaktiboa da, beraz edozein elementu klikatuz gero egilea eta beste datu batzuk eskura izango dituzue.
The visual Elements Periodic Table
Kimika materia eta beronen transformazioak aztertzen dituen jakintza-arloa da.
Kimikak gure gaur eguneko gizartean duen garrantzia erraz ulertuko da, inguruneari erreparatuz gero. Elikagaien egosketa, liseriketa urdailean, laborantzaren ongarritzea, eranskailuen erabilera, uren arazketa, edozein substantziaren errekuntza,… guretzat eguneroko prozesuak dira, zuzenago edo zeharka gure bizitzen gainean eragina dutenak, beti ere, prozesu kimikoak.
Gaur egun, Kimika gizartearen erronka berrien aurrean aurkitzen da, material berriak ikertzen espazioaren azterketarako, botika berriak egiteko, supereroaleak sortzeko, etab.;
Orain arte, Kimika ulertzea eta batez ere, atomoak eta loturak ulertzea nahiko zaila egiten zitzaigun ezin genuelako ikusi. Gaur egun ordenagaluei esker atomoak, loturak, bibrazioak ikustea daukagu.
Kimika materia eta beronen transformazioak aztertzen dituen jakintza-arloa da.
Kimikak gure gaur eguneko gizartean duen garrantzia erraz ulertuko da, inguruneari erreparatuz gero. Elikagaien egosketa, liseriketa urdailean, laborantzaren ongarritzea, eranskailuen erabilera, uren arazketa, edozein substantziaren errekuntza,… guretzat eguneroko prozesuak dira, zuzenago edo zeharka gure bizitzen gainean eragina dutenak, beti ere, prozesu kimikoak.
Gaur egun, Kimika gizartearen erronka berrien aurrean aurkitzen da, material berriak ikertzen espazioaren azterketarako, botika berriak egiteko, supereroaleak sortzeko, etab.;
2011/04/13
Espazioa eta gizakia
1961eko apirilaren 12an espaziora Yuri Gagarin joan eta etorri egin zen. 50 urte besterik ez dira pasa, baina ordudanik gizakia Ilargira iritsi da , Martetik ere irudiak lortu dituzte, Espaziora joateko bidaiak ere egin dira...
Dena den, urte hauetan komunikazio bideetan agertu diren berri batzuek gizakia Ilargira iritsi den zalantzan jartzen dute.
Urtarrilean EITBn "Escepticos" saioan zalantzak, mitoak... argitzen dituzte.
Eszeptiko guztientzat hona hemen bideoa.

2011/03/16
ENERGIA NUKLEARRA
HISTORIA
1896.urtean Becquerel-ek elementu batzuek erradiazioak igortzen zituztela aurkitu zuen.
Berak eta Marie Curie-k beren propietateak ikertu zituzten eta X izpiak ez zirela konturatu ziren: alfa, beta eta gamma.
Rutherford-ek 1911.urtean atomoaren nukleoa aurkitu zuen eta orduan izpi horiek nukleotik zetozela konturatu ziren.
1932.urtean Chadwick-ek neutroia aurkitu zuen eta beranduago, Enrico Fermik erradiazio batzuk neutroiak zirela aurkitu zuen.
Hamarkada honetan Fermik eta bere kolaboratzaileek laborategian elementu batzuek neutroiez bonbardatu zuten eta horien artean uranio-atomoak bonbardatu zituzten, horrela lehenengo fisio nuklearrak lortu zituzten.
Munduko Bigarren Gerran Alemaniak proiektu bat (Proiektu Uranio) garatu zuen bonba atomikoa egiteko asmoz.Albert Einstein-ek 1939.an Roosevelt-eri (Estatu Batuetako presidentea) Alemaniak zituen asmoak jakinarazi zizkion eskutitz baten bidez.
MUNDUKO BIGARREN GERRAN URANIO.
BONBA ATOMIKOA ETA FISIO NUKLEARRA.
.
FISIO ETA FUSIO NUKLEARRA.
.
ZENTRAL NUKLEARRAREN FUNTZIONAMENDUA.
CHERNOBYL
http://www.madrimasd.org/blogs/ciencianuclear/2011/03/11/131857#comments

2011/03/04
Zumaiako flyscha
Zumaiako flyschari buruz beste batzuetan idatzi det, baina kasu honetan ondoko bideoan dena oso ondo azalduta ikusteko aukera daukagu.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)