2013/03/07

Zientzia eta emakumeak

Martxoaren 8an emakumeen eguna ospatzen denez hemen duzue ETB1ek duela 10 urte aurkeztutako erreportaia.Bideo honek emakumeak zientziaren historian zehar erakusten digu.
Nahiz eta Unibertsitatea Erdi Aroan sortu XIX. mendearen amaiera aldera arte emakumeek ez zuten lortu Unibertsitatean sartzea.
Gaur egun gauzak desberdinak dira, Euskal Herriko Unibertsitatean  ikasle kopuruari dagokionez erdia baino gehiago emakumeak dira. Dena den, ikertzaileen artean hirutik bat emakumeak dira.


                  Zientzia eta emakumeak

2012/08/11

Higgs bosoia

CERN laborategiko fisikariek Higgs bosoia detektatu dute LHC azeleragaluari esker. Baina, zer da Higgs bosoia?  Higgs bosoia partikula azpiatomikoen arteko elkarreragina masa lortzeko arduraduna da.
Donostia International Physics Center-ek (DIPC), "top@DIPC" bere zientziaren dibulgazio programaren barruan, Donostian "El Higgs y el Alma de la Ciencia" hitzaldia eskaini du eta hemen bideoak dituzue ikusi ahal izateko.

2012/02/02

Plasma

Fisikan eta Kimikan plasma materiaren laugarren egoerari deritzogu. Gas egoeraren antzekoa izan arren beren partikula batzuk ionizatuta daude (elektrikoki kargatuta) eta ez dute oreka elektromagnetikorik. Elektroiak galdu dituzten atomoz osaturiko egoera gisa definituko genuke eta atomo hauek askatasun osoz mugitzen dira.Hau dela eta,egoera honetan dauden substantziak oso eroale onak dira.
Plasmak (gas egoeran gertatzen den bezala) ez du bolumen finkorik ezta forma finkorik.
Elektroi bat galtzen duen atomo orok elektroi hori berehala berreskuratzen du, edo beste bat bilatu egiten du; baina tenperaturak oso altuak direnean (Eguzkian, adibidez) tenperatura igo ahala atomoak askoz azkarrago mugitzen dira eta atomoen arteko talkak bortitzak izaten dira. Horregatik  elektroi kopuru handia askatzen da  atomo guztiak ionizaturik aurkitzen direlarik.
Artifizialki sortutakoak:Telebista batzuen pantailak, plasmazko lanparak,...

Naturan: Tximistak, aurora borealak, ionosfera, Eguzkia,....

2011/11/12

Zientzia astea

Euskal Herriko Unibertsitateak Zientzia astea antolatu du Bilbon (Azaroak 9-13) , Donostian (Azaroak 10-12) eta Gasteizen (Azaroak 10-12).
Bere leloa honako hau da: "Zientziaren sokan gatibu, debekatuta ez ukitzea".
Hara joan behar dugu eta ukitu besterik ez dugu egin behar. Urrunetik aurkituz gero, hona hemen praktika bat etxean egiteko.

EDALONTZI  MAGIKOA?

Materiala
-Ertz leuna duen edalontzi bat
-Kartoi mehe satinatua edo postala, edalontzia baino handiagoa izan behar du.
-Ura

Prozedura
1.Bete ezazu ura edalontzia ertzeraino.
2.Jar ezazu kartoia edo postala  urez beteta dagoen edalontziaren ertz gainean
3.Jar ezazu edalontzia buruz behera.
4.Ken ezazu eskua postaletik.





Zer gertatzen da?  Zergatik?

2011/09/14

IPAC (Partikula Azeleragailuen Nazioarteko Biltzarra) Donostian

Joan den astean Kursaalean mila zientzialaritik gora elkartu ziren azeleragailuen ahalmena aztertzeko.Partikula azeleragailuak eremu elektromagnetikoak erabiltzen ditu kargaturiko partikulak ia argiaren abiaduran jartzeko. Tresna hauen bidez materia nano eskalan ikertzea daukagu.Azeleragailu horien artean ezezagunetakoa LHC (Hadroien Talkagailu Handia) da.
Hiru.com web orrialdean simulazioa bat ikus dezakegu gehiago ikastearren
Partikula azeleragailuak eta LHC

2011/07/21

Kimikaren Nazioarteko Urtea-2011

Aurten Kimikaren Nazioarteko Urtea denez hona hemen taula periodikoa, kimika eta artea lotzen dituena. Interaktiboa da, beraz edozein elementu klikatuz gero egilea eta beste datu batzuk eskura izango dituzue.
The visual Elements Periodic Table

Kimika materia eta beronen transformazioak aztertzen dituen jakintza-arloa da.


Kimikak gure gaur eguneko gizartean duen garrantzia erraz ulertuko da, inguruneari erreparatuz gero. Elikagaien egosketa, liseriketa urdailean, laborantzaren ongarritzea, eranskailuen erabilera, uren arazketa, edozein substantziaren errekuntza,… guretzat eguneroko prozesuak dira, zuzenago edo zeharka gure bizitzen gainean eragina dutenak, beti ere, prozesu kimikoak.

    Gaur egun, Kimika gizartearen erronka berrien aurrean aurkitzen da, material berriak ikertzen espazioaren azterketarako, botika berriak egiteko, supereroaleak sortzeko, etab.;

Orain arte, Kimika ulertzea eta batez ere, atomoak eta  loturak ulertzea nahiko zaila egiten zitzaigun ezin genuelako ikusi. Gaur egun ordenagaluei esker atomoak, loturak, bibrazioak ikustea daukagu.

2011/04/13

Espazioa eta gizakia

1961eko apirilaren 12an espaziora Yuri Gagarin joan eta etorri egin zen. 50 urte besterik ez dira pasa, baina ordudanik gizakia Ilargira iritsi da , Martetik ere irudiak lortu dituzte, Espaziora joateko bidaiak ere egin dira...
Dena den, urte hauetan komunikazio bideetan agertu diren berri batzuek gizakia Ilargira iritsi den zalantzan jartzen dute.
Urtarrilean EITBn "Escepticos" saioan zalantzak, mitoak... argitzen dituzte.
Eszeptiko guztientzat hona hemen bideoa.